Panpinen I. pijama festa

2017-05-18T16:30:00+02:00 2017-05-18T16:30:00+02:00 2017-05-18T16:30:00+02:00
  • 2017-05-18T16:30:00+02:00 2017-05-18T16:30:00+02:00 - 2017-05-18T19:30:00+02:00 2017-05-18T19:30:00+02:00
  • Haur liburutegian

  Umeengan irakurzaletasuna sustatzeko ekimen originala egingo dugu oraingoan Oñatiko Udal Liburutegian. Irakurzaletasuna sustatzeko garai egokiena haurtzaroa denez, etxeko txikiei egiten zaie deialdi hau.

  Ekimena honetan datza: 2 eta 6 urte arteko umeek bere gustuko panpina ekarriko dute liburutegira, hauek gaua bertan pasa dezaten. Gauean festa handia ospatuko da: liburuak irakurriko dituzte, abenturak kontatu, lagun berriak ezagutu, eta liburuen magian murgilduta,  palomitak jango dituzte eta azkenean goxo-goxo egingo dute lo bata bestearen ondoan.

 “Stuffed Animal Sleepover Party”  edo  “Panpinen pijama-festa” izeneko proiektua 

2007an sortu zen Pennsylvaniako (EEBB) liburutegi batean. Festa honek umeengan dituen onurak ikertu egin dira eta ondorioak garbiak izan dira: ume gehienek, beraien panpinak irakurtzen ikusita, liburu horiek irakurtzeko eta liburutegira inguratzeko arreta eta gogoa adierazi dute. Harrezkero, mundu osoan zehar zabaldu da ekimen hau, oso emaitza arrakastatsuak jasoz.

 Maiatzaren 18an jasoko ditugu panpinak, eta hurrengo egunean, maiatzaren 19an, familiak panpinaren bila etorriko dira. Panpin bakoitzak gauean zehar aukeratu duen liburua eramango dute etxera bueltan. Gainera, maitzaren 22tik aurrera, astelehena, berriro gerturatzeko eskatuko zaie familiei, gauean zehar ateratako festaren argazkien mural zoragarria ikusteko. Horietako argazki batzuk eramango dituzte umeek beraien etxeetara, oroimen gisa.

 Ekimen honetan parte hartu nahi duten familiak, gerturatu daitezela maiatzaren 18an liburutegira, arratsaldeko 16:30etatik aurrera. Ez ahaztu zuen panpina!! Animatu eta parte hartu!